Miércoles, 26 de Abril de 2017
logo_ministerio Logo Cehipar Ulerterraztasun

CEHIPAR

CEHIPAR (Canal de Experiencias Hidrodinámicas de El Pardo) 1928an sortu zuen Espainiako Armadak.

Vestíbulo Entrada principal

CEHIPAR ikerketa, garapen teknologiko eta goi mailako laguntza teknikorako zentro publikoa da. Administratiboki Estatuko Erakunde Automono moduan eratuta dago eta Defentsa Ministerioari atxikita dago Armamentu eta Material Zuzendaritza Orokorraren bidez. Martxoak 24ko E.D. 451/1995 araudia jarraitzen du.

CEHIPAR-en oinarrizko eginkizuna ontzi militar, merkantzia-ontzi, arrantza-ontzi eta kirol-ontzien eraikuntzako alderdi hidrodinamikoen azterketa, esperimentazio eta ikerketa da.

Eginkizun hau martxoak 24ko 451/1995 berrantolaketa Errege Dekretuan bilduta dago, bertan bere oinarrizko egitekoak ere zehazten dira:
 
a. Ereduekin esperimentazioa, ontzi, tresna eta makinen alderdi hidrodinamikoen azterketa eta proiektuetarako.
b. Ontzien energia aurrezpenera bideratutako ikerketa eta esperimentazioa.
c. Itsasoko probetan lortutako emaitzetatik ondorioztatutako ontzien itxarotako abiadura eta beste parametro eta ezaugarrien egiaztatzea, bai eta hauen, eta behar izanez gero beste sistema eta tresna batzuen, homologazioa ere.
d. Teknikako eta zientzia-espezialitateetako beste adarretan erabilgarriak izan daitezkeen hidrodinamika gaien azterketa.
e. Nazioko eta nazioarteko I+G erakundeekin elkarlana, Espainiako teknologia transferentziarako baliagarri izanik, bere eskuduntzen barnean.
f. I+G lan zientifiko eta teknikoetan atzerriko antzeko zentroekin lankidetza eta hartu-emana sustatzea.
g. Langile tekniko espezializatuen prestakuntza, unibertsitate eta enpresekin elkarlanean.

CEHIPAR segurtasuna areagotzen ere, bai aitzinapen erresistentzia eta propultsatzailearen errendimendua optimizatzerakoan erregaia aurrezten delako, bai eta itsasoko nabigazio, mugimendu eta azelerazio baldintzen hobekuntzagatik ere, muturreko baldintzetan egindako segurtasun azterketak ere barnean izanik.

CEHIPAR-ek burutzen dituen lanek ontzien ustiapen baldintzak optimizatu eta aurrezten laguntzen dute, baita hauen CEHIPAR-ek etengabeko industri eskarien gehikuntzari erantzun dio, instalazio berriak eraikiaz eta lehengoak etengabe egokituz, guzti hauek instrumentazio egokiarekin hornituta daudelarik.

Bertako eta nazioarteko Unibertsitate, Ikerketa Zentro, Erakunde eta Enpresekin hartu-emanean burututako I+G+b jarduera iraunkorrek, CEHIPAR merkatuko estrategia berrietan lan egiteko kide aditu bihurtzen dute zientzia eta zerbitzuetan.

Gaur egun, zenbakizko kalkulu programek, 24.000 saiakera baino gehiago dituen datu-base batekin, eta esperientziadun langilegoarekin batera, diseinu, proiektu balorazio eta simulazioak egiteko aukera ematen du, bizkor, malgutasunez eta konfidantza osoz

Vista del edificio del Canal de Olas Taller de modelos

Vista aérea CEHIPAR

  • Análisis Exprés-sin traducir- 1
  • Mas de 80 años del CEHIPAR 1
  • Portal de Tecnología e Innovación del Ministerio de Defensa-sin traducir- 1
  • Publicaciones del CEHIPAR Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".