Domingo, 19 de Noviembre de 2017
logo_ministerio Logo Cehipar Ulerterraztasun

Beste saiakuntza hidrodinamiko batzuk

 

Ontzi eta propultsatzaile ereduekin egindako esperimentazioez gain, beste mota anitzeko esperientzia hidrodinamikoak burutu daitezke, artefaktu zein instalazioekin.

Arlo honetan esperientzia ezberdinak aurrera eraman dira, hala nola:

  • Ibilgailu kargako bidaiari ontzien biziraupen entseguak matxura ondoren (Stockholmeko Akordioa).
  • Fluxuaren banaketa neurketak ur zirkulatzaileko ubide ereduan, arrantzu tresnerien entsegurako.
  • Fluxu neurketak itsas laborantzako faktoria eredu batean.
  • Kanal hidrauliko baten emari neurgailuaren tara zehazpena.
  • Korronte neurgailuen tara zehazketa. .
  • Itsas hondoan ainguraturiko objektuen portaera hidrodinamikoa. Urpeko korronteen eragina.
  • Obra biziei atsikitako objektuen portaera hidrodinamikoa: abiaduraren eta ontziaren maniobren eragina.
  • Sakonera handiko prospekzio geodesikoetarako profil hidrodinamikoen optimizazioa, urpeko korronteen eraginarekin.
  • Margoen karakterizazio hidrodinamikoa.
  • Profil superkabitatzaileen entseguak.
  • Beste mota batzuk.

Belaontzien saiakuntzak
Orain urte asko CEHIPAR-en zabaldutako lan ildo bat da belaontzien saiakuntzari dagokiona.

Erabiltzen den teknika amerikarra da, horrexegatik beharrezkoa den tresneria eta entsegu metodologia ontzi hauentzako berariazkoak dira; beharrezkoa da indarra eta momentua gutxienez bi ardatzetan neurtzea (erresistentzia, alboko indarra eta eskora eta deriba momentuak) eta baita beste parametro batzuk ere, entseguan zehar.

Ontzi mota hauen artean batez ere Amerika Kopa edo IACC motak (1992, 1997 eta 2000 urteetako norgehiagoketarako espainiar erronkak), IMS eta Olinpikoa entsegatu dira.

Erabilgarri ditugun instalazio eta tresneriek eskala anitzetako ereduak saiatzeko aukera ematen du, emaitzetan fidagarritasun oso altua lortuaz. Horrela, IACC edo IMS motak 1/3 eskalan (l = 3) entsegatzen dira , mota Olinpikoak aldiz 1/1 eskalan (l = 1), hau da, benetako taimainan, horrek dakartzan abantaila ezinhobeekin.

Ensayos en Carro de Aguas Tranquilas Ensayos en Carro de Aguas Tranquilas

  • Nuevo Correo Electrónico-sin traducir- 1
  • MARHIS e ICTS-sin traducir- 1
  • Análisis Exprés-sin traducir- 1
  • Mas de 80 años del CEHIPAR 1
  • Portal de Tecnología e Innovación del Ministerio de Defensa-sin traducir- 1
  • Publicaciones del CEHIPAR Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".