Domingo, 19 de Noviembre de 2017
logo_ministerio Logo Cehipar Ulerterraztasun

Ontzi Dinamikaren Laborategia.

 

Laboratorio Dinámica del buque en la vista en planta

1992an inauguratutako Ontzi Dinamikaren Laborategiak olatuak sortzeko teknologia modernoa du eta baita ontziaren mugimenduen saiaketarako instrumentazioa, off-shore plataformak eta olatu eta haizean flotatzen duten tramankuluak ere.

Multiflap erako alboko olatu sorgailu bat du, 30 m-ko zabalera artikulazio errezeko hirurogei paleta zurrunekin. Artikulazioa Kanal-aren hondotik 2 m-tara kokatuta dago. Olatu sorgailua osatzen duten 60 segmentu edo flap-ak hidraulikoki pizten dira.

Kontrako aldean, sortutako olatuak xurgatzen dituen hondartza kokatzen da, 50 zm lodierako altzairu herdoilgaitzeko txirbil geruza batez osatua.

Ezaugarriak

Saiakera Kanala

150 m luzeran, 30 m zabaleran eta 5 m sakoneran dituen Kanala.

Egitura finkoen saiakera putzua. Olatu sorgailuaren bazterrean kokatutako 10 m-ko aldeko laukia, sakoneran 5 m gehiago dituena (sakonera totala 10 m).

Esquema del Canal de Olas

Olatu sorgailua

60 flap-dun “snake” efektuko sorgailua.

Olatu motak:

  • Luzetarako eta zeiharkako olatu erregularrak, 1 eta 15 m bitarteko luzerakoak eta 0,9 m-tarainoko altuerakoak. 45º-rainoko anguluak.
  • Gandor luze eta motzeko olatu irregularrak 0,4 m-tarainoko luzera esanguratsudunank.
  • Espektro estandar edo arbitrarioak.
  • Taldeen espektroa birsortzeko ahalmena.
  • Olatu Episodikoak.

Ensayo de un modelo en el canal de olas Montaje de los 60 flaps del  canal de olas

C.P.M.C. (Computerized Planar Motion Carriage)

Kanaleko basoaren gainean mugitzen den egiturak, orga nagusi deritzona, eta azpiorgak osatzen duten taldeari, CPMC (Computerized Planar Motion Carriage) deritzo.

Talde honen eginkizun nagusia, ontzi batek itsasoan egin dezakeen mugimendu horizontal oro berregitea da, ahalik eta zehaztasun handienarekin eta eraduaren eskalan.

Taldea, kanalaren zabalera guztian zehar X mugimendu uniformearekin higitzen den egitura nagusiak (orga nagusia) osatzen du, honetatik mekanikoki independienteak diren hiru egitura (orga) zintzilikatzen dira eta hauen Y, DX eta y mugimenduak egitura nagusiaren (orga) mugimenduari gainezartzen zaizkio.

Zeharkako (Y) azpiorgak, azpiorga inkrementalaren (DX) eta biraketa (y) azpiorgaren altuera aldatzeko aukera ematen duen gailu bat darama. Honen helburua ereduaren frankobordoa saiakeran beharrezko baldintzetara egokitzea da.

Kontrol software aplikazio batek (CEHIPAR-ek garatua), CMPC-ek aldiberean burutzen dituen lanak ustiatzen ditu era jarraian: mugimenduen kontrola, posizionatzeak, ereduaren monitorizazioa, datu eskuratzea, saiakera karreren ebaluaketa, etab.

  • Nuevo Correo Electrónico-sin traducir- 1
  • MARHIS e ICTS-sin traducir- 1
  • Análisis Exprés-sin traducir- 1
  • Mas de 80 años del CEHIPAR 1
  • Portal de Tecnología e Innovación del Ministerio de Defensa-sin traducir- 1
  • Publicaciones del CEHIPAR Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".