Lunes, 18 de Diciembre de 2017
logo_ministerio Logo Cehipar Ulerterraztasun

Ikerketa

 

Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza (I+G+b) jarduerak bi Arlo nagusitan banatzen dira:

  • Merkataritza eskaera. Industrian ager daitezkeen arazo praktiko askori irtenbidea aurkitzeko gaitasunarekin.
  • Barne eskaera, teorikoak edo aplikatuak, jakintza-alor anitzeko garapenerako eta "know how" zientifiko-teknologikoaren eguneratzerako.
CEHIPAR-ek, amankomunak diren arlo teknologikoetan interesak dituzten bezeroekin lankidetza ezinbestekotzat jotzen du guztien garapenerako eta ezinbestez merkatu berrietan sartu ahal izateko.
 
Produktuen hobekuntza eta berriztapenarekiko CEHIPAR-ek duen estrategia, bezeroarekin ezarri eta garatzen da, sormenezko ekarpenak eginez, bai ideiaren sortze prozesuan, baita beragandik sortzen diren garapen programetan ere. CEHIPAR-ek, produktu espezifikoak eskein ditzaten, irtenbide eta ikerkuntzak eskaintzen dizkie bere bezeroei, produktu hauek ingurune desberdinetan eman daitezken berebiziko eskakizunak bete ditzaten, produktu bakoitza aurrekoengandik bereiztuz.
 
Lehentasunezko helburua da gure bezeroen teknologia eta jabego intelektuala babestea; horretarako CEHIPAR-ek beharrezko Patenteak, Erabilpen Ereduak, eta Markak lortzeko ekintzak sustatu eta garatzen ditu.
 
CEHIPAR-ek Unibertsitate eta Teknologi Zentruekin lankidetzan jarduten du I+G+b alorrean, hidrodinamika gaietan Programa bereziak garatzeko hitzarmenak ezarriz (Erresistentzia, Propultsioa eta Dinamika).
 
Ensayo en el canal de aguas tranquilas

CEHIPAR-ek estatuko zein nazioarteko I+G proiektu askotan parte hartzen du. Berauetan oinarrizko ikerketa eta aplikatua, metodo esperimental berriak eta diseinuko sistema berritzaileak garatzen dira.

CEHIPAR honoko erakunde hauen partaide da, eta beraietan aktiboki parte hartzen du:

  • ITTC (International Towing Tank Conference).
  • CRS (Cooperative Research Ship).
  • Large Scale Research Facilities- HYDRALAB (Europar Batasuna).
  • Research and Technology Organization (RTO) NATO-rena.
  • Mendebaldeko Europako Batasunaren (MEB) CEPA-10 Taldea.
  • E.B.ko, "Coordinated Action in Ocean Energy” Sare Tematikoa
  • Ontziolagintzako Enpresak.
  • E.B. eta E.E.B.B.ko unibertsitate anitz
  • Estatuko eta atzerriko ikerketa zentruak

Ikerketa Proiektuak-en sartu

  • Nuevo Correo Electrónico-sin traducir- 1
  • MARHIS e ICTS-sin traducir- 1
  • Análisis Exprés-sin traducir- 1
  • Mas de 80 años del CEHIPAR 1
  • Portal de Tecnología e Innovación del Ministerio de Defensa-sin traducir- 1
  • Publicaciones del CEHIPAR Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".