Miércoles, 20 de Septiembre de 2017
logo_ministerio Logo Cehipar Ulerterraztasun

Karena eta Propultsatzaileen Diseinua

Formen proiektu eta optimizazioa
Ontzien formaren proiektu eta optimizaziorako ondoko hauek ditugu:

  • Ikerketak eta proiektuak, CEHIPAR-en burututako saiakera ugariren esperientzia eta datu-baseen erabilera eta informatika programetan oinarritzen direnak.
  • Simulazio matematikoak eta zenbakizko hidrodinamika.

hauek karena baten aldaketak kualitatiboki konparatzeko aukera ematen du, bere ontasun hidrodinamikoa aztertuz, sortutako olatu trena, ur lasaietan aitzinapen erresistentzia, maniobragarritasun baldintzak eta itsasoan jokaera.

Forma proiektuaren lehenengo fasean, karenaren entropia banaketa aztertzeko programa bat daukagu, eta ondorioz, inguratzen duen eremuan desordena eragiteko aukera, honek ontziaren aitzinatze erresistentzia kalkuatzeko aukera ematen du, eta aldaketa beharko luteken guneak aurkitzekoa.

Salida de los programas de CFD de formas
Salida de los programas de CFD de formas

 

Formen azterketa zehatzagoa egiteko CFD (Computational Fluid Dynamics)-ko kodeak erabitzen dira, hauek honako kalkulu hauek egiteko aukera ematen dute::

  • Fluxu pontentzial lineala edo ez-lineala.
  • Limite geruza.
  • Fluxu biskosoa.

Kode hauek karenaren formak analizatzeko aukera ematen dute, batez ere brankako aldean, brankako erraboilak diseinatzeko asko erabiltzen direlarik. Eranskinei dagokien posizioari buruz erabakiak hartzen ere laguntzen du.

Helize bakarreko ontzietan, poparen formen optimizazioa, uhararen konfigurazioaren iragarpenaren bidez egiten da.

Predicción de la configuración de la estela y Salidas gráficas de los programas de optimización de formas.

Propultsatzaileen proiektu eta optimizazioa
Propultsatzaileen proiektu eta optimizaziorako Massachussetts Institute of Technology (MIT) eta Texas-ko Unibertsitatearekin partzuergo bitartez garatutako berariazko programak erabiltzen dira.

Programa hauen aplikazio eremua oso zabala da, ondoko hauek barne hartzen dituztelarik:

  • Erregimen egonkor eta iragankorretan dabiltzan helizeen azterketa eta proiektua.
  • Indar-pare eta bultzadako 6 osagaien kalkulua, batazbestekoak eta bibrakorrak eta heuren errendimendua.
  • Palen bi aurpegietan presio banaketa.
  • Burbuila eta lamina motako kabitazioaren garapen eta hedapena.
  • Kroskoko gangatilaren presio gorabeheren iragarpena.
Salida de los programas de predicción de funcionamiento de propulsores

Definizioa
Ontzi jakin batentzat formak proiektatutakoan, guztiz informatizatutako eta ontzi-arkitekturako berariazko programa barneratzen dituen sistema baten bidez ondokoa egiten da:

  • Formak numerikoki definitu eta lisatu.
  • Karena zuzen, karena inklinatu etab.-en kalkulua.
  • Karena eta helize ereduak zizelkatzeko fitxeroak prestatu zehaztasun handiz, zenbakizko kontrol bitartez.
Vista 3D de un propulsor listo para mecanizado

 

 

 

  • Análisis Exprés-sin traducir- 1
  • Mas de 80 años del CEHIPAR 1
  • Portal de Tecnología e Innovación del Ministerio de Defensa-sin traducir- 1
  • Publicaciones del CEHIPAR Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".