Domingo, 19 de Noviembre de 2017
logo_ministerio Logo Cehipar Ulerterraztasun

Zenbakizko Hidrodinamika

 

CFD (Computational Fluid Dynamics)

CEHIPAR-ek ordenadorez lagundutako simulazio matematikorako erremintak ditu, CFD (Computational Fluid Dynamics) teknikekin egokituak, eraduarekin saiakera egin aurretik, karena eta propultsatzaileen proiektuak optimizatzeko.

Karenen formak aldatzeko, karenaren inguruan abiadura desberdinetako fluxua kalkulatzeko erremintak daude. Fluxu pontentziala, limite geruza eta fluxu biskosoa kalkula daitezke, azken kalkulu hau ontziko poparen erdiraino mugatuta dago.

Propultsatzaileen diseinurako zirkulazio teoriagatik helizearen jokaera kalkula dezaketen programak ditugu, emaitza bezela indar estazionario eta ez-estazionarioak, bere kabitazio forma, sortutako armonikoak eta helizearen funtzionamenduaren ondorioz gangatilan eragindako presio gorabeherak ere ematen ditu.

Ezaugarriak

Karenak

Karenen forma aztertu eta aldatzeko bi programa komertzial erabiltzen dira, Flowtech International enpresa suediarraren SHIPFLOW, eta MARIN-en RAPID Wageningen-en (Holanda). Hauek, CEHIPAR-ek garatutako programa osagarriekin erabiltzen dira, horrela zentroan existitzen diren CAD/CAM sistemekin lotu daitezke.

SHIPFLOW programak potentzial lineal eta ez-linealen kalkulua egiteko aukera ematen du panel metodo baten bidez, kapa limiteak eta fluxu biskoso kalkuluak ontziaren popa erdiko k-e metodo baten bidez. Beste zenbaiten artean, euskarri gainazal pontentzial kalkuluak, helize aktibo simulazioak eta ur ez-sakonetan kalkuluak hartzen ditu barne.

RAPID programak pontentzial ez-lineal kalkuluak egiteko aukera ematen du, gainazal euskarriak kontutan hartuz.

Karenen kalkulu programekin lor daitezken emaitza nagusiak honoko hauek dira:

  • Karenaren gaineko eta uraren gainazaleko presio eta abiadura eremuak.
  • Kalkulu potentzialetan, olatuaren distribuzioa gainazal askearen gainean.
  • Ontziak sortutako olatuaren profila, kalkulu potentzialetan.
  • Korronte lerroak.
  • Korronte lerro limiteak.
  • Marruskadura koefizientearen distribuzioa
  • Limite geruzaren lodiera.
  • Gainazal euskarrietan sustengatze indarrak, kalkulu pontentzialetan.
Imagen del cálculo de la distribución de presiones sobre el casco Imagen del cálculo del sistema de olas generadas por el buque

Propultsatzaileak

Helizearen jokaera aztertzeko, bai gainazal euskarri ez-geldikorraren metodoa bere VLM modalitatean, zein panelen metodoa erabiltzen da. Horrela lamina erako kabitazioaren deskribapena hobetuz, helizearen uhararen lerroketa eta biskositateagatiko, pala puntako zurrunbilo eta sarrerako ertzaren formagatiko zuzenketak kontutan hartzen direlarik. Helizearen eta karenaren arteko interakzioa kalkula daiteke orden baxuko panelen metodo bat eta irudien metodoa erabiliz.

Eredu saiakerekin konparatuz, emaitzen balioztapen partzialak, kasu praktiko gehienetan iragarpena nahiko zehatza dela erakusten du. Ontziaren proiektuaren hasierako fasean programa hauek erabiltzea gomendatzen da ontziaren ezaugarriak era kualitatiboan hobetzeko.

Propultsatzaile kalkulu programekin lor daitezken emaitza nagusiak hauek dira:

  • Helizearen kurba bereizgarriak eta hainbat erregimenetan errendimendua ur libreetan.
  • Helizeak karenaren atzean lan egiterakoan duen bulkada, potentzia eta errendimendua, funtzionamendu erregimen jakinetan.
  • Pala eta ardatz bakoitzaren gaineko esfortzuaren eta bibrazio momentuaren 6 osagaiak.
  • Lamina-kabitazioaren forma palen posizio-angular desberdinetan.
  • Barrunbeen bolumen aldaketei dagozkien armonikoak.
  • Palen gainazalean presio banaketa.
  • Gangatila gaineko pultsu-presioen anplitudeak
  • La distribución de la estela efectiva.
Panelización de la popa para los programas de CFD de propulsores Salidas de CFD de propulsores

Emaitzak

Programa desberdinekin lortzen diren emaitzak grafikoki zein numerikoki aurkez daitezke.

  • Nuevo Correo Electrónico-sin traducir- 1
  • MARHIS e ICTS-sin traducir- 1
  • Análisis Exprés-sin traducir- 1
  • Mas de 80 años del CEHIPAR 1
  • Portal de Tecnología e Innovación del Ministerio de Defensa-sin traducir- 1
  • Publicaciones del CEHIPAR Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".